XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pamiela argitaletxeak marrazkiez apaindutako lau liburu kaleratu.

Pamiela argitaletxeak gabonetako jaiekin batera lau liburu berri kaleratu ditu, hauetatik hiru, Tamaina Txikia bildumakoak dira: eta hain zuzen ere.

Bestalde, argitaratutako laugarren liburu berria Ganbara bildumako da eta izenburua dauka.

Tamaina Txikia bildumako liburuak forma eta kontenidoz oso atseginak aurkezten ditu Pamielak, denak marrazki ederrekin apainduta joaten direlarik.

Joxemari Iturralderen Vetierro herrian kokatzen da.

Oporraldi batetan ijitoak karromato batetan herriratzen dira.

Ijituak beraiekin tximu, txakur, hartz eta beste animaliekin iristen dira.

Guzti honen artean, Rysky eta Anuska daude, Riskyri neska gustatzen zaio eta argazki makina bat lortzen duenean neska erretratatu nahi du, baina honek ez dio uzten, horregatik ijitoen abereak erretratatu nahi izanez gero bi ijitu bixkiren laguna egiten da, gero gauzak nahasten dira oso historia polita eta interesgarria suertatuz.

Txema Larreak idatzitako sail honetakoa da ere eta Euskal Herrian ahoz aho eta belarriz belarri zabaldutako ipuin gozoak beterik dago, batzu historio zahar dira besteak misteriokoak, denetarik.

Tamaina Txikiaren argitaratutako beste liburua dago, liburu honek bigarren izenburua darama eta izenak aipatzen duenez, txinatar ipuin eta kondaira bilduma batek osatzen du liburu hau.

Ipuin hauek irudimen handikoak dira, bertan Txinako ohitura eta bizimodua kontatzen delarik.

Kondairetan egoera arraroak kontatzen dira eta mamuak, majia eta botere bereziak duten tresnek zera berezi bat jartzen diote narrazioari.

Ganbara sailan argitaratuta Juseff Urrutyren liburua oso euskara berezian idatzia da.

Marrazkiak oso nabargarriak suertatzen direlarik.

Pamielaren beste nobedadeen artan Tamaina Txikia saileko Eduardo Gil Bera eta Asun Arraiazuren liburua dago; Joxemari Iturralderen (II argitaldian); eta Ilargia kondagintzan Pello Lizarralderen .

Liburu guzti hauek oso formato atsegina daukate eta orokorki irakurerrezak egiten dira.